HASIERA | HARREMANETAN JARRI ZAITEZ | WEB MAPA | ALBISTE ZERBITZUA | BILATU:
  OPUS DEI     PRELATUA     PRENTSA BULEGOAK  
 dago: Hasiera (Espainia) / Idazkiak
IDAZKIAK
testuaren neurriatestuaren neurriaimprimatupda-ra bidalilagun bati bidali

«Et unam, sanctam, catholicam et apostolicam Ecclesiam!...»

Kristauen batasunerako Zortziurrenean Bidea liburutik gogoeta batzuk eskaintzen ditugu

2006ko urtarrila 23a



Opus Dei - Canterburyko artzapezpikua, Joan Paulo II. eta Athanasioen metropolitarra 2000ko urtarrilean
Canterburyko artzapezpikua, Joan Paulo II. eta Athanasioen metropolitarra 2000ko urtarrilean
517 «Et unam, sanctam, catholicam et apostolicam Ecclesiam!…» —Ulertzen zaitut, astiro-astiro otoitz egiten duzunean, ahogozatuz: Elizan sinesten dut, Bakar, Santu, Katoliko, Apostolikoan…


518 Bai poza nirea, bihotz-bihotzez esan ahal izatea: maite dut nire Ama Eliza Santua!


519 Oihu hau —«serviam!»— Jaungoikoaren Eliza zintzo-zintzo «zerbitzatzeko » borondatea da, baita ondasuna, ohorea eta bizitza kostata ere.


520 Katoliko, Apostoliko, Erromatar! —Oso erromatar izan zaitezen gustatzen zait. Baita ere zure «erromesaldia», «videre Petrum», Pedro ikustera, egiteko gogoa izan dezazun.


525 «Katoliko» izatea Aberria maitatzea da, maitasunean aurrea hartzen inori utzi gabe. Eta, aldi berean, herri guztien ahalegin nobleak nireak bailiran hartzea. Frantziaren hainbeste aintza, nireak ditut! Eta, era berean, aleman, britainiar, italiar…, amerikar, asiar eta afrikarren hainbat pozgarri, nire pozgarriak dira.
—Katoliko!: bihotz handi, espiritu zabal.


832 Nolako grina dagoen munduan bakoitza bere lekutik irtetzeko! —Zer gertatuko litzateke, giza gorputzeko hezur edo gihar bakoitzak ez dagokion lekua hartu nahi balu?
Ez da bestelakoa munduko ondoezaren arrazoia. —Iraun ezazu zure lekuan, seme: zenbat egin dezakezun hortik Gure Jaunaren egiazko erregetzaren alde!


968 Pozik bedeinkatzen zaitut, seme, zure apostolu eginkizunean daukazun eta honela idaztera bultza zintuen fedeagatik: «Ez dago zalantzarik: etorkizuna, agian gu arren, ziur dago. Baina beharrezkoa dugu Buruarekin bat egitea —“ut omnes unum sint!”—, otoitzaren eta buru ukamenaren bidez».




© 2010, Opus Deiko informazio bulegoa Interneten
[ ]   [ ARTXIBOA ]    [ Bertsio mugikor ]
2010ko otsaila 08a