
Down sindromea oztopo ez denean
Leire Durangon bizi da. Bere familiaren xehetasunak zuzenean kontatzen dizkigu
2008ko iraila 08a
Nire haurtzaroa guztiz normala izan zen. OHO Durangoko Jesusen Bihotza ikastetxean egin nuen, eta hango oroimen eta adiskide on asko gordetzen ditut. Amaitzean Bilbora joan nintzen LH ikastera Arangoya Ikastetxean. Bai urteak haiek! Bost urte haietan Jainkoak nire norabidea aldatzea erabakia zuen, nik “ongi bizi, bi egun baizik ez dira eta” pentsatzen bainuen, eta, horrela izan behar du, bainan ongi biziz.
Arangoyan Opus Dei zer zen ulertu eta supernumeraria bezala kide izatea eskatu nuen. Zerk lagundu zidan? Gogo zuzendaritzak, otoitzak eta garrantzi handikoa iruditzen zaidan beste eragile batek: nire inguruko jendearen umore onak.
Urte hartan bertan Rober, orain nire senarra denarekin, ateratzen hasi nintzen. Ikusi daitekeenez, urte berezia izan zen. Arangoyan bukatzean, garbi nuen Erizaintza ikasi nahi nuela, baina ez nintzen batez besteko notara iristen eta Hezkuntza Berezia ikasi nuen Donostian. Ez nintzen oso ongi hasi, aitortu behar dut, bederatzi ikasgaietatik bat bakarra gainditu bainuen eta etsita nengoen; eskerrak une hartan nire gurasoek animatu nindutela; hauxe esan zidaten: bukatu ezazu ikasturtea eta erabaki gero. Egia esan, pozik bukatu nituen hiru ikasturteak
Karrerako azken urtean Rober eta biok ezkontzea erabaki genuen. 1999ko ekainean bukatu eta urriaren 2an ezkondu ginen. Egun zoragarria izan zen, eta, egia esan, geure burua ongi prestatzen saiatu ginen. Geure burua prestatu esan dut, biok saiatu baiginen ezkongai harremanak kristauki bizitzen; hauxe diot, zeren eta maite duzun pertsona ondoan duzunean, zorakeriaren bat egin dezakezu noizbait. Biok batera otoitz egiten saiatzen ginen eta horrek asko laguntzen ginduen; borrokatuz eta bestea errespetatuz gehiago maite izaten baituzu. Gure helburua “familia argi eta alaia” sortzea zen eta hari ekin genion.
AZPIMARRATZEN DUGU
SAN JOSEMARIA
ESTEKAK
2009ko azaroa 21a

Facebook
Twitter
Delicious