
Bilboko gotzain laguntzaileak deia egin die familiei “lanean topo egitera ateratzen den Jesus ezagutzeko”
Mario Izetak, Bilboko gotzain laguntzaileak, Ikastetxean Ama Birjinari Bederatziurrenaren bigarren egunean zehar, Gazteluetako familiei eman zien homilía
2009ko urtarrila 14a
Jarraian agertzen dugu gotzain laguntzaileak eman zuen homiliaren laburpen bat:
“Azpimarratzea nahiko nuke Abendualdia graziazko denboraldi berri baten modura. Izan ere, honela da: Jainkoa berriro dator gure ondora, lo egotetik, ohiko gauzen lozorrotik iratzartzeko. Hona, denboraldi honetako lau ezaugarriak: desiratu, itxaron, zain egon eta otoitz egitea.
Ume batek jangura galtzen duenean, gaixo denaren seinalea da. Gauza bera gertatzen zaio gizakiari, Jainkoaganako nahirik ez duenean. Hemengo gauzak ez dira gai gure gosea asetzeko eta asko dira euren interesengatik oka eginik daudenak. Hau gertatzen bada, Jainkoa ukatu egingo dute azkenean. Eska dezagun gaur: Jauna, nik izan dezadala Zuganako gosea, Zuganako egarria, ez ditzadala beste gauzak bilatu; ezpada Zu zerbitzatzeko desioak baizik. Loilako San Ińaxiok zioen: “Jauna, Zurekin eta Zu modura”. Jauna, beti zurekin txirotasunean, Gurutzean, gero, baita Aintzan ere Zurekin egoteko. Jainkoaganako desioa sorrarazi behar dugu Abendualdi honetan.
(…) Gaur eskatzen diogu Ama Birjinari, bere Bederatziurrenaren egun honetan irakats diezagula Jainkoa desiratzen. Emaiguzu erne dagoen bihotza. Ez gaitezela lozorroan bizi. Otoitz egin dezagun San Pablok modura: “Iratzarri, ez egizu lorik, altxa zaitez hilen artean zeren Kristo izango baita zure argia”. Ilusio berarekin itxaron egin zuen Ama Birjinak Jesusen jaiotza, itxaron dezagun guk Gabona. Gauza materialek ez gaitzatela distraitu. Gabon gauez nahi dezaguna gure Kristo, gure Jauna izan dadila. Jauna, bada hemen zerbitzatzen zaituen bihotz gazte bat, agian jaio zinaneko estalpea baino zikinagoa. Zatoz nire bizitzara. Horrelaxe eskatzen diogu Ama Birjinari, lagun gaitzala Abendualdia bizi izaten”.
AZPIMARRATZEN DUGU
SAN JOSEMARIA
ESTEKAK
2009ko azaroa 21a

Facebook
Twitter
Delicious