
"Emakumearen hezkuntza Afrikan guztiz garrantzitsua da"
John Odhiambok, Kenyako Strathmore Unibertsitateko Errektoreak, Espaniara egin duen bisitaldian, Europar Batasunari goi mailako ikasketen finantzaketa eskatu dio, jendeak unibertsitateetan matrikulatzeko dauzkan zailtasunak direla eta.
2009ko martxoa 04a
Bere iritziz, maila guztietako irakasle gabezia ikastetxeetan da Afrikak duen problema bat.
Ehuneko bata bakarrik
Strathmore Unibertsitateko Errektoreak dioenez, Kenyan nazio produktu gordinaren ehuneko zazpia hezkuntzara doa, eta Espainian portzentaia hori ehuneko lauaren inguruan dabil.
Lehen mailako hezkuntza doan denez, populazioaren ia ehuneko lauregeita hamarrak oinarrizko hezkuntza lortzen du, baina portzentaia hau asko gutxitzen da goi mailako ikasketetan unibertsitateetako matrikukak garestiak baitira.
Kenyan urtero 40.000 ikaslek amaitzen dituzte bigarren mailako ikasketak unibertsitateko ikasketetan sartzeko moduan, baina 10.000 dira bakarrik Estatuko diru laguntza hartzen dutenak. Horregatik besteak ez dute beste aukerarik kanpora joan edo ikasketak bertan behera utzi baizik.
EFE
AZPIMARRATZEN DUGU
SAN JOSEMARIA
ESTEKAK
2009ko azaroa 21a

Facebook
Twitter
Delicious