
Joseph Pearce idazlea Aiete ikastetxe nagusian
Joseph Pearce, idazle ingelesa eta Floridako Unibertsitateko irakaslea, espainiar estatura etorri da estreinako aldiz, Donostiako Aiete ikastetxe nagusiak
2009ko martxoa 27a
Joan den ostegunean, martxoak 12, hitzaldia eman zuen Aieteko ikasle-etxean, ehun irakasle eta ikasle baino gehiagoren aurrean. Katolizismora bihurtu diren idazle anglosaxoi handiez jardun zuen. Hitzaldiaren hasieran azaldu zuen bihurtze hauen arrazoietako bat dela Ingalaterra mila urtez katolikoa izan zela. Ildo horretan adierazi zuen Shakespeare katolikoa izan zela, orain zalantzatan jartzen bada ere, apaiz katolikoa izatea heriotzaz zigortzen zen aro batean.
Pearce: "Shakespeare katolikoa zen"
Hitzaldian batez ere XIX. mendearen amaierako edo XX. mendearen hasierako J.R. Tolkien eta C.S. Lewis idazle garaikideez jardun zuen. Aipatu zituen idazleen artean Chesterton, Belloc, Oscar Wilde, C.S. Elliot eta Hopkins nabarmendu behar ditugu, guztiak katolizismora bihurtuak. Esan zuenez, erlijio aldaketa literaturan islatu zuten guztiek. Adibidez, Chestertonen testuek Lewis katoliko bihurtzen lagundu zuten. Lewis katoliko izateko, garrantzitsuak izan ziren halaber Tolkienekin izan zituen elkarrizketa biziak Eraztunen jauna osatuko zuen mitologiari buruz.
Aiete Ikastexe Nagusia
Aieteko ikastetxe nagusia Nafarroako Unibertsitateak Donostian daukan Teknologi Kanpusarena da. Unibertsitate zentro honen lehentasuna da ikasle guztiak jarduera guztietan zuzenean inplikatzea. Ikasleak dira, beraien kezketatik abiatuta, ekimenak abian jartzen dituztenak, gainerakoen interesa pizteko asmoz. Horrek hainbeste jarduera egotea azaltzen du: etika eta politikari buruzko hitzaldi ziklo bukatu berri da eta orain martxo kulturalean murgilduta daude, mota guztietako kontzertuekin, artisten hitzaldiekin eta antzezpen batekin. Aldi berean ekumenismo ikastaroa egiten ari dira, Teologia Fakultateak koordinatuta, hitzaldiekin, tertuliekin eta zine-forumarekin.
AZPIMARRATZEN DUGU
SAN JOSEMARIA
ESTEKAK
2009ko azaroa 21a

Facebook
Twitter
Delicious