Nazio Batuen Eredua

Munduko arazoen leihoa

Azken berriak

MUNen jatorria (Model United Nations) 40. hamarkadaren azken urteetakoa da. St. Lawrence Unibertsitateko (Wisconsin, Estu Batuak) ikasleek Nazio Batuetako Erakundearen itxurako zerbait egiten hasi ziren. Parte hartzen zutenek nazio ezberdinetako diplomatikoak ordezkatzen zituzten, kultura, ekonomia eta gai sozialei buruz eztabaidatuz. Laster beste Unibertsitateetara zabaldu zen, Berkeley edo Harvard-era adibidez.

Gaur egun, eredu hori munduko hezkuntza zentro askotan erabiltzen da. Euskal Herrian nazioarteko batzar hau lehenbiziko aldiz antolatzen daeta Ayalde eta Munabe ikastetxeak izan dira anfitrioiak. MUN Bilbao-n 11 naziotako (Austria, Italia, Frantzia, Alemania, Polonia, Belgika, Norvegia, Turkia, Holanda, Ginea eta Espainia) 295 ikasleek parte hartu dute.

Antolatzeko asmoa 2014. urtean sortu zen, Nicola Dignum Ayaldeko irakasleak Royal Russell Schoolek Ingalaterran antolatu zuen batzarrera 10 ikaslek osatutako talde bat eramatea erabaki zuenean. Hurrengo ikasturtean urrutirago heltzea erabaki zuten eta Europako beste batzarretara joateaz gain, beren ikastetxean nazioarteko batzar bat antolatzea erabaki zuten.

Ayaldeko ikasle haien lanaren fruitu, eta gero batu zitzaien Munabeko talde batena ere, izan zen MUN Bilbaoko lehen batzarra, urtero egingo dena.

“Ikasleentzat, MUN munduko arazoetara ateratzea uzten dien leiho bat da, aukera berriak azaltzen die eta etorkizunean ekarpen baliotsuak egiteko, heziketak garrantzi handia duela ikustarazten die” dioItxaro Sorozabalek, ikastetxeko zuzendariak.

Lehenengo edizio hau joan den urtarrileko 26an hasi zen, Gernikako Juntetxean, Bizkaiako legebiltzarraren egoitzan ospatutako hasiera-zeremonia baten bidez. Ana Otadui, Bizkaiko Batzar Nagusiaren lehendakaria, eta Tamara Zabala, ONUko zuzendari orokorra Espainiako estatuan, ziren buru.

ONUko nazio-kide bakoitzeko ikasle-enbaxadoreek beren hitzaldia egin zuten. Hurrengo hiru egunetako saioak Ayalde ikastetxearen egoitzan egin ziren. Hantxe, 14-18 urte arteko ikasleak batzorde ezberdinetan bildu ziren gai hauetaz hitz egiteko: Iparraldeko Sudanen arazoa, emakumeen indartzea gizartean, errefuxiatu politikoak edota Siriako gerra. “MUNen bidez eztabaidatzen ari zaren gaietara hurbiltzen laguntzen zaitu, adibidez, Turkiako errefuxiatuen egoeraren krisiaz hitz egin nahi baduzu, turkiar batekin hitz egin dezakezu” dio Leyrek, antolatzailetako batek. “Albisteetan mundua oso zatitua dagoela ikustenbadugu ez du garrantzi handirik, MUNen gaudenean ikusten baitugu, ezberdinak izanda ere, akordio batera irits gaitezkeela eta denok mundu hobeago batengatiklan egiten dugu” dio Cristina Conell-ek, Batxilergo 2.kurtsoko ikasle batek, Idazkari Orokor dena batzar honetan.